Elixabet Aduriz, ganadora del concurso de carteles de San Juan

Elixabet Aduriz, exalumna de la ikastola y estudiante de diseño, ha ganado el concurso de carteles para las fiestas de San Juan de Hernani. Con ese motivo, la revista Hernaniko kronika le ha dedicado el artículo que reproducimos a continuación.

Zorionak, Elixabet!

"Plazak San Joanetan duen garrantzia azaldu nahi izan dut kartelean"

Maiatza aurrera dijoa eta azken asteetan sumatzen da mugimendua herrian. San Joan jaiak antolatzen hasiak dira herriko talde eta eragileak: bilera, entsaioak, egitaraua…
Festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatzen du urtero udalak, eta 2014ko edizioak hernaniar baten eskua izango du atzean: Elixabet Aduriz. Gaztea da, San Joanak egunez bizitzetik gauez bizitzerako pausua eman duen herritar bat gehiago bezala definitzen du bere burua. Barru barrutik bizi ditu, betidanik, eta hori erakutsi nahi izan du 2014ko San Joan Jaiak iragartzeko diseinatu duen kartelean.

Gudarien Plaza, festetako eszenatoki

Zerekin lotzen dituzu zuk San Joanak? Galdera herritarrei luzatuz gero, erantzun asko jasoko genituzke; gustu adina, leku eta ekintza. Elixabet Adurizek ordea, argi du: Gudarien Plaza.
San Joan jaietako eszenatoki nagusi gisa aurkezten du Elixabet Adurizek plaza kartelean. Argazki bat erabili du horretarako, Photoshop diseinu programarekin bere gustura egokitu eta moldatu duena. Beste bi elementu ere konbinatu ditu. Sua da horietako bat. Elixabetek ez du Plaza erdian jarri, San Joanetan ikustera ohituta gauden moduan. Udaletxe gainean irudikatu du sua, gainerako elementuetatik berezi eta indar handiagoa eman nahian. Naranja da karteleko kolore nagusia, suaren kolorea. Eta azkenik Akelarrea; Hernanik hain berean duen ekitaldia. Illustrator diseinu programa erabili du, Akelarreko irudiari poster edo marrazki itxura eman, eta gainerako elementuekin batzeko.

Diseinua, etorkizuneko ofizioa

Diseinu ikasketak burutzen ari da Elixabet Aduriz azken urtean, eta ikasketaz aparte, praktikatzeari ere garrantzia ematen diola aitortu du: “teoriaz aparte, ikasitako hori lantzea garrantzitsua da. Irakasleek asko animatzen gaituzte halako lehiaketetan parte hartzera”. Harrituta eta ilusio handiarekin hartu zuen Adurizek berri ona zekarren telefono deia: “lehendik ere aurkeztu izan naiz halako lehiaketetara, baina ez dut sekula irabazi. Sari honek ordea, ilusio berezia eman dit, Hernanin eman baitidate saria, nire herriko festekin lotura duen kartelagatik”.