#GEROA2030 esparruaren barruan, gure lehentasunen artean dago Axular Lizeoa egunetik egunera ikastola jasangarriagoa bihurtzea.
Alde batetik, argi dugu iraunkortasuna beharrezkoa dela hurrengo belaunaldiak biziko diren planetaren etorkizunerako.
Horrela, GIH-ekiko (Garapen Iraukorrerako Helburuak) sentsibilizazioa eta irizpide kritikoa garatzea dugu helburu.
Gero eta nabarmenagoa da jasangarria izateak merezi duela epe ertaineko erakunde gisa.
Gure misioak, ikuspegiak eta balioek arduratsuak izatera behartzen gaituzte, eta, horregatik, beharrezkoa da ikastolaren kudeaketa orokorretik egunero “ikuspegi berdea” garatzea.
Axular Lizeoan jasangarritasunaz hitz egitea ez da soilik ingurugiroa errespetatzea, askoz ere alderdi zabalagoak hartzen baititu.
Alderdi sozialaz, kudeaketa onaz eta ikasleei zuzendutako gure jarduera nagusian zuzenean eragiten duten beste alderdi batzuez ari gara.
Jasangarritasuna aztertu behar dugu, gure erakundeak munduan duen inpaktu hirukoitzetik: hezkuntzakoa, gizartekoa eta ingurumenekoa.
Eta batez ere, gure ikastolan ditugun interes-taldeei begira (ikasleak, familiak, profesionalak, hornitzaileak, aliatuak eta abar) itxaropen horiek nola txerta-tzen ari garen berriz pentsatu behar dugu.
Erronka horri modu optimoan erantzun ahal izateko, 7 eremu definituko ditugu, eta Axular Lizeoan fokua alderdi hauetan jarriko dugu:
- Gobernantza: aldizka neurtu, berrikusi eta ebaluatuko dugu zer misiori erantzuten diogun, zer konpromiso dugun ingurune sozialarekin, gure berdintasun-planarekin eta beste hainbatekin.
- Profesionalak: aldizka neurtu, berrikusi eta ebaluatuko dugu zer lan-egonkortasun ematen diegun, zer osasun- eta segurtasun-mota aurkezten dugun erakunde gisa, zer aukera ematen ditugun garapen profesionalerako, zein den gogobetetze-maila eta abar.
- Komunitatea: aldian-aldian neurtu, berrikusi eta ebaluatuko dugu zer inpaktu mota dugun gizartean, zer konpromiso zibiko mota mantentzen dugun, inguruko komunitatearen garapenean inplikatuta gauden aztertuko dugu, eta abar.
- Ingurumena: gure instalazioen inguru-menarekiko egokitasuna, erabiltzen ditugun materialak, energiaren kontsumoa eta abar nola errespetatzen ditugun neurtu, berrikusi eta ebaluatuko dugu aldizka.
- Familiak: kudeaketa etikoa, bezeroekiko harremanak, arazoak nola konponduko ditugun eta abar neurtu, berrikusi eta ebaluatuko dugu aldizka.
- Ikasleak: gure proposamenek eta ekintzek haiengan duten eragina neurtu, berrikusi eta ebaluatuko dugu aldizka eraldaketa honen protagonistak izan daitezen.
- Hornitzaileak/Aliatuak: aldian-aldian neurtu, berrikusi eta ebaluatuko ditugu haiekin ditugun harreman iraunkorrak, bai eta ematen dizkiguten zerbitzuak ere, gure misio iraunkorrarekin bat etorri beharko baitute.