Gaztandegi eta behitegira bisita

Ikasleak gaztandegian

Batxilergo 1 eta 2ko biologiako ikasleak Xabier Insausti irakaslearekin Idiazabalgo Aranburu gaztandegian izan dira. Bertan, gaztaren produkzio-ereduaren berri jaso dute. Bisitaren ondoren, ekoizturiko hainbat gazta motaren dastaketa egin dute.

Ondoren, Zaldibiara abiatu dira. Han Zugasti behitegiaren piriniotar arrazaren linea genealogikoen kudeaketa ezagutzeko parada izan dute.