Biotechnofarm proiektuaz hitzaldia

Biotechnofarm-eko logotipoa

Xabier Insausti irakasleak, Biotechnofarm-eko kideekin batera, batxilergoa 2ko ikasleentzat bioteknologiako hitzaldia prestatu du. Eusbiotek-eko zientzilariek bioteknologiaren nondik norakoak aurkeztu dituzte, baita orientazio akademikoari buruzko zenbait zertzelada eman ere.

Bi ikasle aukeratuko dira, Leioako EHUko laborategietan praktikak egin ondoren, Axularren bertan praktika horiek aurrera eramateko. Ikasleek arreta handiz jarraitu dituzte azalpenak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu eusbiotekeko Ainhoa eta Asier kideei.buruturiko lan onarengatik.