Ikasleak EITBn

Ikasleak EITBko instalazioetan

Batxiler 2Ako ikasleak EITBko instalazioak bisitatzen aritu dira. Lehenik Gorka Etxebeste kazetariak EITBren historia laburra azaldu digu, eta jarraian, Gazteako eta Euskadi Irratiko langileak zuzenean ikusi ditugu lanean.

Geroxeago, Elena Segurolak Euskal Telebista barrutik erakutsi digu eta Atrápame si puedes saioa nola grabatu duten ere ikusteko aukera izan dugu.

Nork daki etorkizun laburrean ikasleren bat aurkezle-lanetan ikusiko ote dugun.