Bipin Salsamendi Uliako interpretazio zentroaren argazki-lehiaketan saritua

Saritutako argazkia

Bigarren urtez Ulia Interpretazio Zentroak argazki lehiaketa antolatu du. Aurtengoan gazteenei zuzendutako lehiaketa izan da eta landu beharreko gaia Uliako biztanleak izan da, eta ondorioz Ulian bizi diren animalia eta landareak dira argazkietako protagonistak.

Epaimahaiak dagoeneko hartu du erabakia eta irabazlea gure ikaslea den Bipin Salsamendi izan da. Saria: Fujifilm JZ250 argazki kamera Foto Ikatz dendaren eskutik.

Aukeratutako argazkiekin erakusketa izango da Ulia Interpretazio Zentroan irailetik aurrera. Gainera, partehartzaile guztiek liburu bat izango dute opari. Jasotzeko, Ulia Interpretazio Zentrora joan besterik ez dute.

Irailaren 4an, osteguna, 19:00etan Ulia Interpretazio Zentroan sari banaketa izango da.

Zorionak, Bipin!