Eurobask lehiaketako finalistak

argazkia eurobaskeko finalistak

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak diren Aimar Garmendia, Ane Linacisoro eta Martin Arzelus finalistak izan dira Eurobask, Francisco Javier Landaburu Primus VIII. marrazki-lehiaketan. Aurtengo gaia "Nola ikusten duzu Europa?" izan da.

Aimar, Ane eta Martin Bizkaia aretoan ospatu zen sari-banaketako ekitaldira joan ziren. Gure finalistek lehen saria ez lortu arren, marrazteko maletin dotoreak izan zituzten opari gisa.

Zorionak!