Ikerketaren saria Overclock Axularrentzat

Argazkia Overclock Axular

Overclock Axular Taldeak Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kulturaren ikerketaren saria lortu du Zamudion ospatutako First Lego League txapelketaren Euskadiko finalean. Sari horrekin epaimahaikideek taldearen esfortzua onetsi dute planteatutako erronka metodo zientifikoaren bidez aztertzeagatik.

Edizio honetan lehenengo saria Amorebietako Karmengo Ama Ikastetxeak lortu du.

Zorionak Overclock Axular Taldeko kide, entrenatzaile eta irakasleei!

Overclock Axular Taldeaz gehiago jakiteko bisita ezazu bere bloga: http://overclock.axular.org