Ikasturte berriaren hasiera

Ikasturte berria irailaren 9an hasiko da ikastola osoan. Haur Hezkuntzako ordutegia soilik goizekoa izango da (8:55-12:25) irailaren 9tik 13ra. Irailaren 16tik aurrera eskolak goiz eta arratsaldez izango dira. Beste etapetan, LH, DBH eta Batxilergoan alegia, irailaren 9tik aurrera ordutegi osoa izango da.

Garraio eta jangela zerbitzuak lehenengo egunetik ere martxan izango dira (ikusi zerbitzuen menua). Haur Hezkuntzako umeentzat irailaren 9tik 13ra jangela-zerbitzua nahi izanez gero, idazkaritzan jakinarazi beharko da irailaren 2 edo 3an.

3 urtekoentzat oharra: Irailaren 5ean, osteguna, arratsaldeko 6etan, aurkezpen bilera egingo da guraso eta haurrekin batera. Bertan, andereñoak ikastola eta ikasgela erakutsiko ditu, haurren egokitzapena errazteko asmoz.

Ikasturte berri ona izan!