2013-14 ikasturteko informazio eguneratua

2013-14 ikasturteko informazio gehiena eguneratu dugu. Besteak beste, honakoak kontsulta daitezke:

  • "Hezkuntza" menuan etapa guztietako egutegiak, tutore berriak eta testu-liburuen zerrendak aurkituko dituzu.
  • "Zerbitzuak" atalean eskola garraioko ordutegi eta ibilbide berriak daude.
  • "Eskolaz kanpokoak" menuan entrenamenduen eta beste eskolaz kanpokoen ordutegiak kontsulta ditzakezu, hala nola, antzerki, Euskal Dantza, xake, gimnasia erritmiko, dantza jazz, ipuin kontalaria...

Uztailaren erdialdera posta arruntaz familiei helarazten zaizkien zirkularrak ere lerroan ikus daitezke:

Haur, Lehen Hezkuntza eta DBHko zirkularra

Batxilergoko zirkularra

Aurten, berrikuntza gisa, testu-liburuak etxetik erosotasunez eska daitezke webgune honetan: http://www.elkar.com/axular