Badator EUSKARALDIA eta maiatzaren 15etik 25era ospatuko da. Axular Lizeoak entitate gisa izena eman du eta ekintza desberdinak antolatuko ditugu Ikastolan, noski, baina orain norbanako gisa izena emateko unea da, gurasoen txanda hain zuzen ere.
Esteka honetan duzue izen-ematea, eta AHOBIZI edo BELARRIPREST rola aukeratu beharko duzue.
Eman izena, eta gogoratu: gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean!