Ahobizi edo belarriprest? Zein izango da zure rola Euskaraldiaren hurrengo edizio honetan? Oraindik garaiz zabiltzate izena emateko eta zuen rola aukeratzeko.
Esteka honetan izena eman ahal izango duzue. Dagoeneko familia askok eman dute izena eta euskararen erabilera aktibatzeko helburu duen mugimendu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Izena eman duzuenok, zuen auzoko kultur etxeetatik pasa zaitezkete zuen txapa jasotzera.
Anima zaitez eta parte hartu! Elkar mugituz egingo dugu!