Natura ezagutu eta zainteko ekintzak

Natura ezagutu eta zainteko ekintzak

Ingurumena zaintzearen alde egiten dugun apustuaren baitan, bihar, martxoak 29, gure hirian egingo diren bi jarduera interesgarri helarazi nahi dizkizuegu.

Alde batetik, Sufrder Fundazioak hondakinen lehen bilketa antolatuko du Kontxako hondartzan. Esteka honetan jarduerari buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

Bihar ere txori-kantuak ezagutzeko saioa antolatu da Ametzagaña parkean. Mikel Olano basozaina izango da jardueraren gidaria. Inguruetatik ibilaldi erraz bat egingo da eta Olanoren laguntzarekin, txorien espezie ugari identifikatuko dira, bakoitzaren bizimoduari buruzko bitxikeriak azaltzen dituen bitartean. Esteka honetan informazio osoa aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu jarduera interesgarri hauetan!