Batxilergo 2ko ikasleak Onkologikoan

Ikasleak Onkologikoan

Batxilergo 2ko zientzietako ikasleak Xabier Insausti irakaslearekin batera Onkologikora joan dira bertako lana ezagutzera.

Kepa Vicario doktorearen gidaritzapean, bertako mediku eta teknikariek patologia- eta nuklear-laborategiak, farmazia-robota, erradioterapia-makinak eta diagnosi-guneak maisutasunez erakutsi dizkiete. Era berean, aurkezpen baten bidez minbiziaren nondik norakoez hausnarketa egin dute.

Bisita oso baliagarria izan da minbiziaren ingurua zuzenean ezagutu ahal izateko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Onkologikoko taldeari Axular Lizeoari eskainitako aukera eder honengatik.