Zikiro jana

Gero Axular Dantza Taldeak datorren ekainaren 21erako, ostirala, Ikastolan antolatu dugun jaira gonbidatu nahi zaituzte. Hauxe da egitaraua:

• 19:30 SOKA DANTZA. Irakasle, guraso eta euskal dantzako haurrek egingo dute.
(entseguak ostegunetan 16:00etatik 17:00ak arte dantza gelan izango dira)
• 20:30 AFARIA (ZIKIROA BURRUNTZIAN)
• KANTALDIA. Afaldu ondoren betiko doinuak elkarrekin kantatuko ditugu, dantza taldeko musikariek lagunduta.  
• 21:30 San Juan SUA  
• 22:00 DANTZALDIA  GEROko musikariekin.

Afaltzeko entsalada, bertan burduntzian erretako zikiroa eta postrea egongo da.
Umeentzat bi hanburgesa, patata-poltsa eta izozkia. Haurrek harmailetan eserita afalduko dute.

Prezioa: 20€ helduak eta 7€ haurrak

Tabernan edariak eta kafea izango dira.

Telesonic enpresari kantuen hitzak jarraitzeko proiekzio-tresnak gure esku jartzea eskertu nahi diogu.

OHARRA: Segurtasuna bermatzeagatik eta ingurugiroaren jasangarritasunagatik, ezingo  da ez paperik  ezta beste ezer  ere sutara bota. Salto egiteko eta inguruan dantzatzeko sute kontrolatua behar dugu.

Afarirako izena eman nahi baduzue, pasa idazkaritzatik ekainaren 14 baino lehen. Eskerrik asko.