23. promozioaren agurra

Ekainaren 15ean, larunbata, goizeko 10:30etan Batxilergok 23. promozioaren agurra ospatuko da Miramoneko Teknologi Elkartegiaren Auditorioan.

Ekitaldia Batxiler 2ko tutoreek aurkeztuko dute. Bertan, Axular Lizeoko zuzendariak, lehendakariak eta bi ikaslek parte hartuko dute, promozio osoa ordezkatuko dutenek. Jesus Mari Ansuategik hitz batzuk zuzenduko dizkie ikasle, guraso eta irakasleei eta promoziokideei orla eta oroigarria entregatuko zaizkie.

Bukaeran hamaiketako eta taldeko argazkia izango dira.