Xakea helburu bakarra edo askorekin praktika daiteke, baina horiek kontuan izan gabe, xakeari gaitasun intelektualerako eta adimen emozionaleko abilezietarako onura ugari onartzen zaizkio.
Ikertzaile desberdinek ondorioztatu dutenetan oinarriturik, xakea praktikatzearen onurak, laburbilduz, hurrengoak dira:
Gaitasun intelektualen barnean, xakeak atentzioa eta kontzentrazioa, analisia eta sintesia, memoria, problemak ebaztea eta presiopean erabakiak hartzea, sormena eta imajinazioa eta arrazonamendu logiko-matematikoa bultzatzen ditu.
Adimen emozionaleko abilezien barnean, xakeak kontrol emozionala, moldapen gaitasuna, arrakastaren zentzua eta autoestimua, iniziatiba eta enpatia bultzatzen ditu.
Ordutegi eta taldeei buruzko informazio gehiago
Antolatzailea: Groseko Xake Eskola
Arduraduna: Iñigo Argandoña – 943 291218 –E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.