Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Gazteen Lege Biltzarra

Gazte Legebiltzarrak ikastolako ikasle eta ikasle ohiak ordezkatzen dituen organo gorena izan nahi du. Bertan, gazteen partaidetza sustatu eta bideratu nahi dugu beraien eskubideak eta interesak defendatuz.

Ikastolaren izaera kooperatiboaren balore demokratikoak landuz eta garatuz, hiritar gazte solidario eta elkarlanerako prestuak nahi ditugu. Horretarako, hitza hartu eta hobekuntzak proposatzeko tresna badute. Ikastolako IkasKoop eremuan, garapen iraunkorrerako helburuei erantzuten jarraitzeko ditugun proiektuetara gehitzen zaigu Axular Lizeoko Gazte Legebiltzarra.

Bideo honen bitartez Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergora arteko ikasleekin aurrera eramaten dugun Axular Lizeoko Gazte Legebiltzarra aurkeztu nahi dizuegu.