#GEROA2030 planaren barruan, Axular Lizeoa ingurumenaren aldetik gero eta jasangarriagoa izatea gure lehenetasuna da. Hori dela-eta, Eskola Agenda 21en jarraipena den Ikastola Iraunkorra 2030 proiektua bultzatzen dugu.
Garapen iraunkorraren hezkuntza programa bat da. Hiru oinarri eta helburu ditu programa honek:
- Baliabideen kudeaketa iraunkorra (ikastetxekoa eta ingurukoa)
- Curriculumaren egokitzapena
- Parte hartze kultura
Partaideak eta bultzatzaileak, Ikastetxeak, Udalak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila dira.
Ikastetxe bakoitzak bere Eskola Agenda 2030 propioa du, baina horrez gainera herri bateko ikastetxe guztiek herri horretako Tokiko Agenda 2030ean parte hartzen dute, guztien artean hitzartutako gai edo ingurumen-aspektu baten inguruan azterketa eginez eta udalari hobetze-proposamenak helaraziz. Proiektuaren koordinatzaileekin aldiroko bilerak garatzen dira, helburu hauekin: esperientzien trukaketa, metodologia eta tresnen ikerketa eta baliabideak lantzea, proiektua aplikatzeko eta ebaluatzeko.
Bestalde, gurasoek, irakasleek, ikasleek eta langile ez dozenteen ordezkari batek osatutako Ingurumen Batzordea aldiro biltzen da ingurumenari dagozkion gaiak jorratzeko. Eskola Agenda 2030eko helburuak EFQM kalitate ereduaren arabera kudeatzeko gure proiektuak Kalitaterako Euskal Iraskundeak (Euskalit) antolatutako 2006. urteko Jarduera Onen Topaketan 3. postua lortu zuen. Era berean, 2010-11 ikasturtean Eusko Jaurlaritzek “Eskola Jasangarria” agiria eman digu eta IRAES sarean (iraunkortasuneko eskolak) sartu gaitu. Sare hori gure erkidegoan dauden 700 eskoletatik 40k osatzen dugu. Agiria 2015 eta 2020. urteetan berritu dugu.
Jaitsi EA21 proiektuaren aurkezpena Jaitsi EA21 proiektua eta kalitate-kudeaketa Jaitsi EA21 eta IRAESeko helburuak Ikastolako Baratze Pedagokikoaren bloga Jasangarritasunaren aldeko ikastolako konpromisoen dekalogoa Eskola jasangarriaren kalitate-irizpideak (IRAES galdetegia 2019-20)