Albiste honetan iragarri genuenez, ekainaren 8tik 17ra Lehen Ikaskoop Astea ospatu dugu. LH 6.maila eta DBH 4. maila bitarteko taldetan banatuta, ikasleek bideo-jokoa, produktu askea eta bideo-defentsa egin eta aurkeztu behar izan dute, betiere COVID19n gaitza hausnarketen erdigunea izanda.
Guztira 4 eta 6 kideren arteko 60 taldek parte hartu dute. Lanen batez besteko kalitatea oso altua izan denez, epaileen erabakia ez da erraza izan.
Eskatutako prozedura bikain jarraitzeagatik eta hiru lanen arteko koherentziagatik epaimahaiko kideek Ikaskoop asteko saria eman dio Naiara Millán, Ainhoa Lasterra, Iñigo Marticorena eta Eneko Juantegui ikasleek osatutako taldeari. Irakasle arduraduna Amaia Olkotz izan da.
Blog honetan garaileen lanez gain, hiru kategorietako lan finalistak ere ikus daitezke.
Zorionak partaide guztioi egindako ahalegin eta lan txukunengatik!