Kanpo ebaluazioaren ondorioz, Eskola Agenda 21eko eskola jasangarriaren ziurtagiria berriztatu dugula adierazten dizuegu.
Guraso, ikasle eta ikastolako langile guztion esfortzuak, berriro ere, lorpen garrantzitsu honetara eraman gaitu. Proiektuko koordinatzailea den Hodei Mayozen lana bereziki nabarmendu nahi dugu.
Honek indarra eman behar digu aurrerantzean ildo beretik jarraitzeko eta ahal den heinean hobetzeko.
Egon ziur gure ikasleek eskertuko dutela.
Axular Lizeoko Ingurumen Batzordea