Gizartean eraginari saria

Pau Bujek saria taldearen izenean jasotzen du.

Batxilergoko 2. mailako ikasleak diren Mikel Aretxabaleta, Pau Buj, Irati Esnaola eta Asier Otegik garatutako eta Xabier Mendarte irakasleak zuzendutako Piztu proiektuak Donostiako Sustapenak antolatutako Donostia Innovation Challengeko edizio berriko gizartean eraginari saria merezi izan du.

Ekimenera DBH, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko 380 ikasle inguruk prestatutako 74 proposamen aurkeztu dira. Helburua Donostiako gazteei eremua eskaintzea zen proiektu bat enpresa nahiz teknikaren ikuspegitik presta zezaten, diseinu estrategiko eta enpresa-kudeaketarekin lotutako ahalmen pertsonal eta teknikoak praktikan jarriz.

Argazkian Pau Buj ikasleak saria bere taldekideen izenean jasotzen du.

Zorionak, Mikel, Pau, Irati eta Asier!