2. sari absolutua Overclock Axularrentzat

2. sari absolutua Overclock Axularrentzat

Overclock Axular taldeak INNOBASQUE 2. sari absolutua eta robotaren jokaerari TECNUN saria jaso ditu Donostian ospatu den FLL Euskadiko finalean. Lehenengo saria Gasteizko Urkide ikastetxeko taldearentzat izan da.

Horrela, Tasio Senperena, Naroa Soto, Aimar Luis, Iñigo Martikorena, Mikel Arnao, Iraia Bergua, Julen Brialy eta María Garmendia ikasleek osatutako eta Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek zuzendutako taldea Malagan izango den First Lego League estatuko finalerako sailkatu da. 2009. urtean sortu zenetik, Overclock-ek 27 sari autonomiko eta estatalak lortu ditu, nazioarteko lau txapelketatan parte hartu du eta bere lana hainbat erakustazoka teknologikotan erakutsi du.

Zorionak, Overclock!