Batxilergo 1. mailako Irene Garcia eta Inge Olaizola ikasleek hirugarren saria eta Nerea Vidal eta Nerea Ugartek bosgarrena lortu dute ESMEren XXXII. Enpresa Ideia Onenaren lehiaketan.
Deusto Business Schooleko ESME Junior enpresak antolatzen duen ekimen honek ikasleek empresa-munduarekin lehen harremana izatea du helburu. Lehiaketa, empresa-ideia original eta bideragarri bat proposatu eta garatzean datza. Bertan, aukeratutako negozio mota, kokapena, egitura, langile kopurua, bideragarritasuna, finantzazioa eta bestelakoak landu eta garatu behar dira.
Bideo honetan Dives Jatetxea proiketuaren aurkezpena ikus dezakezu eta beste honetan + Future taldearen proposamena.
Zorionak Larraitz Valverde eta Itxaso Mallabiabarrena irakasleek gidatutako ikasle hauentzat!