Cansat Axular Taldea Euskadiko txaplelduna

Cansat Axular Taldea Euskadiko txaplelduna

Asteburu honetan, Cansat Axular taldeak Lerinen ospatu den Euskadiko eta Nafarroako Cansat txapelketaren seigarren edizioan lehen postua lortu du. Horrela, Cansat Axular (Euskadi) eta Iturrama Sat (Nafarroa) maiatzaren 18an Granadan ospatuko den Espainiako finalerako sailkatu dira.

Lerin herriak harrera ezin hobea egin die, Iruñeko Planetarioak Europako Espazio Agentziaren ordezkari gisa antolatzen duen lehiaketa honetan.

14 eta 18 urte bitarteko 6 gaztez osatutako 10 taldek parte hartu dute. Guztiek maila oso ona erakutsi dute, bai sateliteen funtzionamenduari dagokionez, baita epaimahaiaren aurrean eman dituzten azalpenetan ere.

Zorionak gure ikasle talde osoari eta Mikel Eguren arduradunari!

Cansat proiektuaz gehiago jakiteko, sakatu hemen.