Axular News Komunikazio Taldea osatzen duten DBH2 eta DBH3ko ikasleak CIVIS Francisco Javier Landaburu saria irabazi dute.
Aste honetan Bilbon ospatutako ekitaldian, kurtso bakoitzak Europari buruzko proiektua aurkeztu du eta biek sari gorena lortu dute Axular Lizeoaren izenean.
Egindako lanari primeran erantzuten dion saria lortu dute ikasleek eta arro sentitzen gara denen artean osatzen duten taldeaz. Lankidetza, parte hartzea, enpatia, laguntasuna, antolaketa, talde motibazioa, konfiantza eta arazoei irtenbideak emateko baliabideak dira urteen joan etorrian irabazi duzuen saririk politena.
Zorionak Axular News taldea osatzen duten ikasle guztiei. Merezitako saria jaso duzue!