Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan banatu ziren apirilaren 19an, ostiralean, enpresa-ideia onenaren ESME Lehiaketaren XXXIII. edizioko sariak. Bertan, Batxilergo 1. mailako ikasleak diren Aroa Ibeas eta Nora Fernandezek, 1. saria eskuratu zuten.
ESME Junior Enpresak (Deusto Business School) antolatutako lehiaketa honek ekimen honetan EAEko batxilergoko eta prestakuntzako zikloetako ikasleek hartu dute parte eta enpresa munduaren aurrean interesa eta harekin harremana sustatzea du helburu.
Lehiaketa enpresa ideia original eta bideragarri bat proposatzean eta garatzean datza. Bertan, aukeratutako negozio mota, kokapena, egitura, langile kopurua, lehiakideak, negozioa martxan jartzeko urratsak, finantzaketa, bideragarritasuna... bezalako alderdiak garatu dira.
Zorionak irabazleei!