2. saria SumoBot Burgelu txapelketan

2. saria SumoBot Burgelu txapelketan

Axular Lizeoak SumoBot Burgelu 2022 txapelketan 2. saria jaso du. Josetxo Sanchez irakasleak zuzendutako taldeak, aurreko ikasturteko IKT ikasgaian ikasleek eraiki eta programatutako bi robot aurkeztu ditu.

SumoBot Burgeluren bosgarren edizioa irailaren 17an ospatu da eta Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako hamabost taldek hartu dute parte.

Lerro hauetatik FLLko lagunei eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza hau aurrera ateratzeko egindako lanagatik.

Zorionak guztioi!