Udalab Ideo

Kartela Udalab Ideo

Orona Fundazioa eta Kode_Eskolak 6-16 urte bitarteko ume eta gazteentzako teknologia eta kirolarekin zerikusia duten udako tailer erakargarriak antolatu dituzte. Horietan robotak, irudiak, minecraft eta bideo-jokoak programatzen edo webguneak, blogak eta animazioak sortzen ikas daiteke. Ekintza horiek guztiak goizez egin ondoren, arratsaldean tenis eta piragua egongo da. Garraio- eta jangela-zerbitzuak ere daude. Tailerren txandak uda osoan zehar izango dira ekainaren 22tik hasita irailaren 4a arte.

Data, ordutegi, prezio eta informazio osoa esteka honetan aurkituko duzu.