Reiki Maratoia

Argazkia Sanfilippo Fundazioa

Sanfilippo sindromea pairatzen dutenei laguntzeko Reiki Maratoia antolatu du Stop Sanfilippo Fundazioak. Aieteko jauregian izango da martxoaren 14 eta 15ean.

Larunbatean 10:00etatik 20:00ak arte eta igandean 10:00etatik 14:00ak arte.

Tailer eta jarduerak egongo dira reiki, yoga, shiatsu, taichi, ontzi tibertar, meditazio eta kinesiologiaz.

Anima zaitez parte hartzera merezi du-eta!