SumoBot Burgelu txapelketan

SumoBot Burgelu txapelketan

Pasa de larunbatean, maiatzaren 13an, Axular Lizeoko bi taldek Sumobot Burgeluren seigarren edizioan parte hartu zuten.

Gure ikasleek bi robot aurkeztu zituzten: Nora Cepas, Uxue Llordes eta Juan Rojo ikasleena batetik eta Cheng Marquet, Iñigo García, Aimar Pérez, Inge Guerra, Luka Londero eta Mikel Pinta ikasleena bestetik. Iñigo Martikorena, Aimar Luis, Julen Bryali eta Markel Otegi, iazko txapelketan parte hartu zuten Batxilergo 2.mailako ikasleek, epaile lana egin zuten arratsaldean zehar. Hasierako ligillan bi hutsegite bana izan arren, aurrera jarraitzeko aukera izan zuten. Hala ere, final laurdenetara ez zuten pasea lortu.

Giro ederrean igaro zen eguna eta gure gazteek esperientzia zoragarriaz gozatu zuten.

Lerro hauetatik Overclock Axular Taldeak txapelketa antolatu zuten Burgeluko Teknoklubeko kideei egindako lana eskertzen die.