Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Gaur, maiatzak 17, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Tamalez, oraindik ere ugari dira beren sexualitatea eta genero-nortasuna ezkutatzera behartuta sentitzen diren pertsonak. Gaitz honi aurre egiteko heziketa ezinbestekoa dela badakigu. Horregatik, Axular Lizeoan pertsona guztiok gure orientazio eta identitate sexuala askatasunez adierazteko dugun eskubidearen alde lan egiten dugu, inolako indarkeriarik eta diskriminaziorik jasan gabe.