Start Innova Day

Start Innova Day

Aldaketa-aroa bizi izaten ari gara edo aro-aldaketa? Egungo errealitatean dena aldatzen da eta abiadura handian gainera. Eta Hezkuntza? Begira al dezakegu gure egunerokotasunetik harago, eta gure ikasleek, ez bihar, baizik eta hamarkada bat barru, bizi izango duten munduaz pentsatu? Eta hezi eta presta al ditzakegu mundu horretarako?

Start Innova Day ekimenak Eskola Ekintzaile baterantzeko bideak proposatzen ditu, hezkuntza-berrikuntzaren bitartez. Bertan, besteak beste, Amaia Urruzmendik eta Jone Beldarrainek parte hartuko dute, ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBH eta Batxilergoko arduradunak hurrenez hurren.

Izen-ematea doakoa da. Esteka honen bidez egin dezakezu. Bertan, landuko diren gaiez eta hizlariez informazioa aurkituko duzu.