Munduko Sukaldeak Azoka Ibarran

Munduko Sukaldeak Azoka Ibarran

Datorren ostiralean, maiatzaren 13an, Munduko Sukaldeak Azoka izenekoa burutuko da Ibarrako plazan. 18:00etan zabaldu eta hamaika herrialdetako janaria dastatzeko aukera izango da. Honako hau Uzturpe ikastolak antolatzen duen Kilometroak 2022 barruko ekintzetako bat da; izan ere, Nigeriatik etorritako gurasoak daude ikastetxean, baita Nikaragua, Pakistan, Mendebaldeko Sahara, Honduras edota Ukrainatik iritsitakoak, besteak beste. Hauek guztiak izango dira sukaldariak eta anoa bakoitzeko tiketak 2 eurotan izango dira salgai.

Anima zaitez Ibarrako plazatik irten gabe munduari buelta ematera!