Oporretan gaude!

Ondo pasa oporretan!

2015-16 ikasturtea amaitu eta udako oporrak hasi dira. Horregatik, ohar batzuk eman nahi ditugu:

  • Irakasleak ekainaren 30era arte goizez ikastolan lanean izango dira.
  • Idazkaritza uztailaren 22ra arte irekita izango da goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
  • Uztailaren erdialdean ikasturte berriko zehaztapenak (liburuak, egutegia, tutoreak, garraioa, eskolaz kanpokoak...) bilduko dituen zirkularra emailez iritsiko zaie ikastolako familia guztiei. Uztailean zehar ere gure webgunea eguneratzen joango gara.

Ondo pasa oporretan!