Matia Fundazioko Bermingham zentroko nagusiek sukaldaritza-errezeten liburu bat sortu dute. 74 orritan betiko errezeta tradizionalak ikus daitezke. Diseinua, argazkiak eta maketazioa profesional boluntarioek egin dituzte. Hori dela-eta, liburuak soilik 5 euroko salneurria dauka. Salmentaz lortzen dutena proiektu berri batean inbertituko dute.
Matia Fundazioarekin belaunaldien arteko boluntariotza-programan parte hartzen dugun batxiler 1eko ikasleok ikastolako idazkaritzan ale bat erostera eta elkartasun-proiektu honetan laguntzera animatu nahi zaituztegu.
Eskerrik asko.
Belaunaldien arteko boluntariotza-programako ikasleak