Klima-aldaketaren inguruko ohiko gaizki-ulertuak

Irudian hitzaldiko kartela

Axular lizeoko Eskola Agenda 21eko ingurumen batzordeak datorren asteartean izango den aldaketa klimatikoaren inguruko hitzaldiaren berri eman nahi dizue:

  • Gaia: Klima-aldaketaren inguruko ohiko gaizki-ulertuak
  • Hizlaria: Francisco Heras (ingurumen biologoa)
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Eguna: Urriaren 25a, asteartea
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: San Telmo Museoa (Zuloaga plaza, 1)
  • Antolatzaileak: Donostiako Udala, Cristina Enea Fundazioa eta San Telmo Museoa

Klima-aldaketari lotuta badaude mundu zientifikotik egindako balorazioekin eta datuekin bat ez datozen, eta oso zabalduak dauden, usteak. Hitzaldian zehar, klima-aldaketaren ulermen eta balorazio egokia zailtzen dituzten zenbait gaizki-ulertu aztertuko dira, klima-aldaketa baita XXI. mendeko giza-ongizatearen mehatxuetako bat.