Klikmetroak

Kilometroak-eko antolatzaileek ekintza honetan parte hartzeko gonbitea zabaldu digute:

KILOMETROAK 2012ren ekimenen artean iaz Azpeitiako Ikasberri Ikastolak abiarazi zuen ekimenari jarripena eman diote aurten Andoainen. Klikmetroak ekimenean zirkuitu birtual batean metroak osatzea da helburua, hauek babesten dituzten babesleek dirua jarri dezaten.

Asmoa zirkuituak dituen 6.500 metroak osatzea da eta horretarako ikasleen laguntza behar dute.

Zertarako? Urriaren 7an fisikoki egingo dugun ibilbidea birtualki ere osatzeko. Zuek sarean egiten duzuen kilometro bakoitzeko, babesle batek diruz lagunduko du ikastola.

Oso erraza da. http://klikmetroak.com/metroa/klik helbidean sartu. Ondoren e-posta, izena, argazkia eta testua sartu.

Umeekin egiteko jarduera polita, beraien esperientziak azaldu ditzakete.

Minutu erdi bat baino ez duzu behar klikmetro bat egiteko!!!