Cristina Eneako ingurumen ipuin lehiaketa

Irudian lehiaketaren kartela

Ikastolako Eskola Agenda 21eko Ingurumen Batzordeak lehiaketa honen berri ematen digu:

Aurreko urteetan bezala, 2015/2016 ikasturte honetan ere Cristina Enea Fundazioak abian jarri du bere ingurumen ipuin lehiaketaren edizio berria. Aurtengoan landu beharreko gaia izango da 'Baratzea, nire laguna'.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Jakin badakigu baratzeak zaindu egiten gaituela barazki fresko eta osasungarriak eskainiz, bai eta garai bakoitzeko fruiturik goxo eta xamurrenak ere. Horrela gure aliatu eta lagun onena bilakatzen da gure osasuna zaintzen duelako, elikaduraren bidez. Baina ez hori bakarrik. Baratzea ingurune bizi eta dinamikoa da. Animalia eta barazki mota ezberdinak elkarrekin bizi eta erlazionatzen diren lekua da, beharrezko oreka batean.

Baratzeak tomateak, letxugak, piperrak, porruak… eskaintzen dizkizgu. Dendan ikusten ditugun produktu gehienek norbaiten baratzean dute jatorria. ‘Norbait’ horrek zaindu eta mimatu du baratzea guk bere uzta emankorraz goza dezagun. Lurraren eta pertsonaren arteko harreman eta lotura estua da, zainketa eta onura bi aldeentzat duena. Zaindu beharra daukagu, berak ere zain gaitzan.

Oraingoan jakin nahi dugu zer egingo zenukeen baratzea izango bazenu, nola zainduko zenukeen, zer abentura izan ahalko zenituen bertan… Hitz egingo zenion? Aholkua eskatuko zenioke bere zainketari buruz? Zer uste duzu esango zizula? Galde iezaiozu ongarriei edo konpostari buruz, bertan bizi diren intsektu eta animaliei buruz, ea zer erantzuten dizun. Eta ondoren konta iezaguzu! Jakiteko irrikaz gaude!

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu