Besarkada birtualak

Bideo-bileraren une bat

Belaunaldien arteko boluntariotza-programa pandemiagatik eten behar izan genuen eta, ondorioz, Batxiler 1eko ikasle boluntarioek aste batzuk zeramatzaten @MatiaFundazioa-ko nagusiak bisitatu gabe.

Harremana berreskuratu nahian, boluntario eta Bermingham zentroko nagusi batzuk bideo-bileran elkartu eta solasean aritu dira.

Komunikazioa matendu eta elkarrekin une atseginak partekatzen jarraitzeko ahaleginak egingo ditugu, egoera honetan ere irribarreak, besarkadak eta muxuak beharrezkoak baitira, birtualak izan arren.

Gure boluntariotza-programaz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Matia Fundazioaren webgunea