78. Fortuna Mendi Ibilaldia

Argazkian Zarate Urrea

78. Fortuna Mendi Ibilaldia ohikoa den bezala, ekainaren lehenengo igandean ospatuko da, hau da 2018ko ekainaren 3an. Ibilbide luzea Lizartzan hasiko da, Otsabioko pagadiak zeharkatu eta Zarateko lepora iritsi eta bertatik Larrondo eta Zabalegitik igaroz Aralarren barneratuko da, Igaratza eta Eniriotik Zaldibian bukatzeko. Guztira 40 km izango dira. Bestalde, Ibilbide Motza Amezketan hasiko da (28 Km), San Martin auzoan, eta Larrondotik ibilbide luzearekin bat egingo du Zaldibiraino.

78. edizio honen helburu berezia –paisaia bereziez gozatzeaz gainera- mendizaletasunean Aralar Parke Naturalaren gaur egungo arazoei buruzko sentsibilizazioan datza. Parte hartzaileek mendi esanguratsu hauek gaur egun dituzten egoera eta arazoen jakitun eginez. Zentzu honetan, gure ibilbidea 2017an ibilgailuentzako eraikitzen hasi zen pisten ondotik igaroko da zati handi batean.

Ohitura den bezala Fortuna K.E-ak parte hartzaileentzat autobus zerbitzua jarriko du, Irundik, Donostia eta Tolosarantz eta berezi bat Zaldibiatik irteerara kotxea bertan utzi nahiez gero. Helmugan autobus lanzadera zerbitzua egongo da Zaldibiatik Ordiziara ordu erdiro.

Hurrengo estekan informazio guztia ikusi eta izen ematea egin daiteke.

Anima zaitez!