Zientziarekin solasean

Zientziarekin solasean

Batxilergoko bost ikaslek Donostia International Physics Centerrek (DIFC-ek) antolatutako Passion for Knowledge barruan, "Zientziarekin solasean!" izeneko ekitaldian parte hartu dute. Bertan ikasleek Nobel saridun zein puntako ikertzaileak ezagutzeko eta beraiei galderak egiteko aukera izaten dute. Oso ekitaldi interesgarria izan da.

Ekitaldian parte hartu zuten zientzilariak Jean-Pierre Sauvage (Kimikako Nobel Saria 2016), Mairi Sakellariadou (Europako Fisika Elkarteko lehendakaria) eta Pilar Hernández (CERN erakundeko Zientzia Politikarako Batzordeko lehendakariordea) izan ziren.

Topaketa horien helburu nagusia gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da.