Mari Domingiren bisita

Mari Domingiren bisita

Gaur goizean gure ikasleek Mari Domingiren bisita jaso dute. Ikasleek aurrez prestatutako marrazki eta eskutitzak eman dizkiote Mari Domingiri, honek Olentzerori emateko. Berak aldiz, madalena goxoak banatu ditu.

Gabonak iristear daude eta gure txikiak poz-pozik daude!

Esteka honetan Mari Domingiren bisitaren bideoa ikus dezakezu.