Trafiko-istripuen prebentzioa

Aurreko ikasturteetan bezala, AESLEMEko lagunak gure artean izan ditugu. Bizkarrezur muineko lesionatuen elkarteak DBHko  4. mailako ikasleentzat saioa antolatu du. Bertan Rafael, mendiko istripu baten ondorioz bizkarreko lesioa duen tolosarrak, bere bizitzaren nondik norakoak aurkeztu egin dizkigu. Maixutasunez azpimarratu egin ditu istripuak ekiditeko egin beharrekoak.

Aurkezpenaren helburu, gazteen artean kaskoa, uhala eta abarren erabilpena bultzatzeaz gain, gidatze zuzen eta arduratsua sustatzea izan da. Azpimarratzekoak dira lesioaren ondorengo bere bizitzaz eman dizkigun zertzeladak.

Ikasleek interesaz jarraitu dituzte esandakoak eta galdera sorta luzearekin bukatu dugu saioa.

Eskerrik asko AESLEMEko lagunok!