Elikadura jasangarria

Eskola Agenda 21eko elikadura jasangarriaren gaia dela-eta, batxilergoko ikasleak Idiazabalgo gaztategi batean izan ziren bertako gazten produkzioaren berri jasotzeko. Bertan hainbat gauza ikasi zituzten, besteak beste, Idiazabal gazta,ardi latxaren esne gordin hutsez egiten dela, esne garbi eta osoarekin; pasteurizatu gabea izan behar duela; gazta ontzeko bi eta sei hilabete arteko epea behar dela... Gazta ketua edo ketu gabea izan daiteke, nahiz eta historikoki Idiazabalgo gaztaz mintzatzean ketuaz ari gara.

Bisitaren ondoren ekoizturiko gazten dastaketa egiteko parada izan genuen.

Ikastolako Eskola Agenda 21 proiektuaz gehiago jakiteko klikatu hemen.