Tradizioari eutsiz, ikastola makilen erritmoaren soinuaz bete da. Lehen Hezkuntzako umeek Santa Ageda bezperako kopla tradizionalak kantatu dituzte eta bide batez, zuzendariari eskaerak egin dizkiote. Ondoren, auzora atera eta Hirudamatxo plazan Aiete Ikastetxeko ikasleekin elkartu dira.
Negu eskea (Dios Te Salve doinuarekin)
Dios té salve ongi étorri,
Gabon Jáinkoak dielá.
Legeárekin kunpli dézagun
Santa Ágeda bezperá
Kaixo zer moduz auzokideak
Nahiko genukeena hau da
Zuek guztiak gonbidatzea
Ikastolako festara
HHko ume guztiak
Jo ezazue gurekin
Makilak hartu ta Santa_Ageda
Ospatu LHkin
Dios té salve ongi étorri,
Gabon Jáinkoak dielá.
Legeárekin kunpli dézagun
Santa Ágeda bezperá
Mesedez Julen zelai zaharrean
Nahi dugu denok belarra
Ta horregatik hauxe da zure
Aurtengo eginbeharra
Julen mesedez saiatu_behingoz
Tirolina bat ekartzen
Oso_ondo pasatuko dugu ta
Denok batera jolasten
Dios té salve ongi étorri,
Gabon Jáinkoak dielá.
Legeárekin kunpli dézagun
Santa Ágeda bezpera