Kurtso hasieratik DBHko hainbat ikaslek bolondres programan parte hartu dute. Astean bitan LHko ikasleentzat eguerdiko liburutegia martxan jarri eta kudeatu dute; banakako irakurketara bideratutako gune goxo eta lasaia da. Primeran bete dute beraien lana eta eskertza modura diploma banaketa egin dugu, LHko haurrek idatzi dizkieten mezuak helarazi dizkiegu eta hamaiketako goxo baten bueltan elkartu gara.
Eskerrik asko egindako lanagatik, orain beste bolondres batzuk kudeatuko dute ekainera arteko txanda.