Théza-ko (Roussillon) Federico García Lorca Lycée Agricole-ko ikasleak gurekin izan dira astebetez DBH 4. mailako ikasleekin trukaketan. Besteak beste, Arantzazuko basilika, bertako Artzain-eskola, Aizkorri-Aratz parke naturalaren interpretazio-zentroa, Urgull, Cristina Enea kultur etxea, Aquariuma, Orona, Urdaibai, Gernikako Juntetxea eta Bakearen Etxea, Madariaga Dorrea, Zumaiako flischa, Ekogunea, Usurbilgo LHIko energia berriztagarriak eta Getaria bisitatu dituzte. Giro onean ibili eta gero, etxera bueltatu dira. Apirilaren azken astean gure ikasleak bertara joango dira.
Ekintza horiez guztiez gain, hango eta hemengo ikasleak gure Ikasgela Birtualen lanean ari dira.
Proiektu honek CTP saria merezi izan zuen.
Axular Lizeoaren trukaketa-proiektuez gehiago jakiteko hemen klikatu.