Azti-Tecnaliara bisita

EA21eko jardueren artean Ikastolako Batxilergo 1eko BIOLOGIAKO ikasleak  Pasaian izan dira.
Bertan, AZTI-TECNALIAko laborategien bisita egin dute. Ekotoxikologi eta biologi laborategiak bisitatu dituzte .
Laborategiotan:

Itsas ondoetako sedimentuen analisirako 3 bioindikatzaile (Anfipodoak, Paracentrotus lividusen larbak eta bakteriak) desberdinen erabilpena ikusi dute.
Berdelaren ikerketarako eta beraien adinaren analisirako erabiltzen diren OTOLITOEN laginak aztertu dituzte.
Legatzaren urdaileko hezurrak analizatuz beraien elikaduraz jabetu dira eta horrela beraien arrantzarako toki egokienak zein izan daitezken aztertu dute.

Ekitaldiaren amaieran Pasai San Pedrotik "Faro de la Plata"n barrena Donostiako Zurriolaraino txangoa burutu dugu gure kostaldearen aberastasuna preziatuz.