Piktoidazketa metodologiaren enbaxadoreak

Piktoidazketa metodologiaren enbaxadoreak gara

Gure ikastolan hezkuntza-berrikuntza eta kalitatezko irakaskuntza bultzatzeko konpromisoa irmoa dugu. Horren harira, pozez jakinarazi nahi dizuegu Axular Lizeoa PIKTOIDAZKETA metodologiaren enbaxadore eskola bihurtu dela.

PIKTOIDAZKETA metodologia Lehen Hezkuntzan hizkuntzen irakaskuntza hobetzeko tresna eraginkorra da, eta gure ikasleek trebetasun eleaniztunak garatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Metodologia honek irudiak eta ikurrak erabiltzen ditu irakurketa eta idazketa prozesuak errazteko, hizkuntzen ulermena eta adierazpena sustatuz.

Metodologia honen bidez, gure Hezkuntza Markoa (#Geroa2030) indartzen ari gara, eta gure eskolaren eraldaketa pedagogikoan aurrera pauso garrantzitsuak ematen ari gara. Gainera, ikasleen eleaniztasunaren ikuspegia galdu gabe, ikaskuntza esperientzia aberasgarri eta integrala eskaintzen diegu.

Enbaxadore bihurtu garenez, bideo honetan gure esperientziaren berri azaltzen dugu, gure eskolan metodologia nola ezartzen dugun azalduz eta ikasleen hezkuntzan duen eragin positiboa erakutsiz.